Jesus Mari Peronak hitzaldia emango du ostiralean, Donostiako Aquariumeko auditorioan

Karkara 2018ko urr. 3a, 12:30

Jesus Mari Perona bere liburuaren aurkezpenean.

Gipuzkoako Historia eta Ontzi Modelogileen taldearen sortzaile Miguel Laburu Mateo jaio zela ehun urte bete dira 2018an.

Gipuzkoako Historia eta Ontzi Modelogileen taldeko sortzaile Miguel Laburu Mateo jaio zenaren ehungarren urteurrenean, hitzaldia emango dute Jesus Mari Peronak eta Jesus Mari Lizarragak. Ostiralean izango da hitzordua, 18:30ean hasita, Aquariumeko auditorioan, eta antolatzaileek jakinarazi dute sarrera irekia izango dela aretoa bete arte.