"Aspaldi konturatu nintzen sakratuena askatasuna dela, gogo aske bat izatea"

Mikel Lizarralde / BERRIA 2018ko urr. 15a, 09:23
Argazkia: ANDONI CANCELLADA / FOKU

Kantugileak dio zoriontasunaren karrankaren bila aritzea baino nahiago duela soseguzko egoera batean izatea , ez dagoelako hori nahasten duen sasirik. Aldarte horrekin grabatu du 'Ospakizun gauean' bere disko berria.

Aurrenekoz, diskoetxe baten babesetik kanpo kaleratu du Benito Lertxundik (Orio, Gipuzkoa, 1942) disko berria: Ospakizun gauean. Kantaita zigilua sortu du familiako kideekin bere ibilbideko hamazazpigarren diskoa argitaratzeko.

Disko berriko kantuek zuzenean bide bat egin dute grabatuak izan baino lehen. Noiz iristen zaizu kantuak bildu, grabatu eta disko batean jasotzeko unea?

Senak esaten dit. Nik kantu bat egitean inoiz ez dut estudiora kolpean eramaten; edo oso gutxitan egin dut, eta esperientzia txarrak izan dira. Kantuak konponketa xume batekin ateratzen ditut kanpora, eta, ibilian-ibilian, osatuz joaten dira, oso modu naturalean. Kantuek ere bizitza propioa dute. Esango nuke disko honetako kantuek ere euren bidea egin dutela, eta une batean bukatutzat eman ditudala. Baina estudioan ere aldakorrak dira, onerako edo txarrerako. Kantuak inoiz ez dira erabat bukatzen.

Gaur egun, diskoaren formatua bera zalantzan jartzen denean, zuk osotasun baten gisa ikusten duzu? Edo gehiago da azken urteetako kantuen bilduma?

Aurreko garai batzuetan egin izan ditut, noiz edo noiz, disko monografikoak, baina azken lanak kantu bildumak dira. Kantu bakoitza da mundu bat. Kidetasuna duten? Izango dute, nik sortu ditudalako, baina ez bestelako haririk. Diskoa egiten dut kontzertuetatik kanpo kantuak eman nahi badituzu grabatu egin behar dituzulako. ELKARRIZKETA IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!