KARKARAK, 30 URTE

Oteizaren inguruko dokumentala botako dute ostegunean, kultur etxean

Karkara 2018ko urr. 17a, 10:06

Alberto Gorritibereak eta Mikel Mendizabalek zuzendutako Oteiza: 1908-2008 y sigo dokumentala eskainiko dute ostegunean 19:00etatik aurrera, Oteiza Astearen barruan.

Igandera bitartean Oteiza Astea izango da, eta hainbat kultur jarduerek osatuko dute egitaraua. Bihar, asteartea, esaterako Alberto Gorritibereak eta Mikel Mendizabalek zuzendutako Oteiza: 1908-2008 y sigo dokumentala eskainiko dute ostegunean 19:00etatik aurrera, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian.

KARKARAk 30 urte beteko ditu 2019ko ekainean, eta urteurrena ospatzeko ikasturtean zehar hainbat egitasmo antolatuko dituzte. Urrian esaterako, Jorge Oteiza jaio zela 110 urte beteko direla aprobetxatuz, kultur elkarteak Oteiza Astea antolatu dute, Orioko Udalarekin elkarlanean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!