Bentako bidea itxita izango da asteazkenean, obrengatik

Karkara 2018ko urr. 23a, 16:00
Bentako bidea itxita izango da asteazkenean.

Orioko Udalak lan batzuk egin behar ditu Muniotako inguruan.

Udalak konponketa-lanak egin zituen Bentako bidean aurreko astean eta, horren ondorioz, bidea itxita izan zen bi egunez: ostegunean eta ostiralean. Errepideko zuloak fresatu eta asfaltatu zituen Udalak.

Orain Udalak beste lan batzuk egin behar ditu Muniotako inguruan, konponketa zeharo bukatzeko; eta, lan horiek egiteko, bidea itxiko du berriz.

Bentako bidea, beraz, itxita izango da asteazken honetan, urriak 24, inguruko etxeetean bizi direnentzat izan ezik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!