Aparkatzeko erloju gehiago banatuko dituzte Orioko Udalak eta Arkupek

Aparkatzeko erloju gehiago banatuko dituzte Orioko Udalak eta Arkupek

Sistema berria martxan jarri zenetik 5.000 erloju banatu dira herritarren eta bisitarien artean eta orain beste mila egin dituzte Udalak eta Arkupek.

Udalak eta Arkupe merkatarien elkarteak hala adostuta, Orioko erdiguneko aparkamendu-sistema aldatu zen uztailean. Sistema berriaren arabera, erdigunean aparkatu nahi duenak kartoizko erloju bat jarri behar du bistan bere autoan, eta horrekin markatu noiz aparkatu duen.

Sistema berria martxan jarri zenetik 5.000 erloju banatu dira herritarren eta bisitarien artean eta orain beste mila egin dituzte Udalak eta Arkupek. Mila horiek ere orain arte bezala banatuko dira, doan, lehengo tokietan.

Doan banatuko diren azken erlojuak

Orain arte doan eman zaio erlojua eskatu duenari; eta oraindik ere hala emango dira, erlojuen kostua erdibana ordainduko dute-eta Udalak eta Arkupek. Hala ere, banatzeko geratzen diren mila erloju horiek izango dira doan banatuko diren azkenak.

Udalak eta Arkupek, beraz, jakinaren gainean jarri nahi dituzte herritarrak, kontuan hartu dezaten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!