Karela Festa egingo dute larunbat arratsaldean Orioko kiroldegian

Karkara 2018ko aza. 14a, 15:10

Aurten Karela Festaren helburua herritarren artean bizimodu aktiboa sustatzea izango da.

Larunbaterako Karela Festa antolatu dute Orioko kiroldegian. Aurten helburua herritarren artean bizimodu aktiboa sustatzea izango da, aisialdian kirola eginez ondo pasatu daitekela gizarteratzea alegia. Horretarako, haurrentzat eta helduentzat hainbat jarduera antolatu dituzte.

Karelatik jakinarazi dute, haurrei eskainitako jarduera sortan parte hartzeko 3 euro ordaindu beharko dela. Helduen kasuan bi saio prestatu dituzte, Ciclo Master Classa eta Total fitness saioa; horietako bakoitzean parte hartzeagatik ere 3 euro ordaindu beharko da.

Horrez gain, jarduera ireki bat antolatu dute haurrentzat eta helduentzat, 3x3 Hokey Txapelketa. "Hokeya aukeratu dugu herritarren artean kirol ezezaguna delako, eta hokeyan jokatzeko ez delako trebetasun berezirik behar, hau da, oinarrizko arauak jakinda ederki pasa daiteke hokeyan jokatuz", azaldu dute Karela Kiroldegitik.

Bestalde, aurten berrikuntza bezala, iluntzean Karela Festak kiroldegiko Haize Berri tabernan izango du jarraipena, "modu horretan, kirol jardueretan parte hartu dugunok elkar ezagutze da asmoa".

Azaroak 17, larunbata
- 15:30. Puzgarriak igerilekuan.
- 17:00. 3x3 Hokey Txapelketa irekia. Talde bakoitzean heldu batek eta bi haurrek parte hartu dezakete.
- 18:30. Aurpegi margoketa eta jolasak.
- 18:00. Ciclo Master Class.
- 19:00. Total Fitness saioa: aerobic, bodyfit eta jump. Atal bakoitza 15 minutukoa izango da.
- 20:30. Festa haize berri tabernan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!