Orioko balea jendearen bistan egongo da aurrerantzean, dunetako eremuan

Karkara 2018ko aza. 21a, 15:12

Orioko balea uretan ibili da gaur berriro.

Orioko Udalak errioaren bestaldeko biltegi batean jasota zeukan 2001ean egindako poliespanezko balea. Azken Balearen Eguna egin zenean, 2016an, udalak beste balea bat erabili zuen, puzgarria, eta zaharra biltegi batean jasota egon da orain arte.

Orain Udalak erabaki du balea zahar hori pixka bat konpondu eta jendearen bistan jarriko duela, dunetako eremuan, hotelaren ondoan.

Gaur goizean atera du udal brigadak biltegitik, muntatu eta atoian eraman du errioaren bestaldera. Lehorrean uzteko, txukundu eta produkturen bat aplikatu behar zaio, babesteko eta kaioek mokoka ez zulatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!