Benito Lertxundiren Azpeitiko kontzerturako sarrerak, agortzear

Karkara 2018ko aza. 29a, 13:05

Duela bi aste jarri zituzten salgai urtarrilaren 25eko kontzerturako sarrerak, eta dagoeneko 400 txarteletik gora saldu dira. Orotara, 120 sarrera inguru gelditzen dira, Kulturazek jakinarazi duenez. 2019ko Kultur Bonoa abenduaren 12an jarriko dute salgai.

Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du urtarrilaren 25ean Azpeitiko Soreasu antzokian, eta zuzenekorako sarrerak amaitzear daude jada; 120 sarrera baino ez dira geratzen. Duela bi aste jarri zituen salgai kontzerturako sarrerak Kulturaz kooperatibak, eta gaur jakinarazi duenez, 400 sarrera baino gehiago saldu dituzte dagoeneko. Sanagustin kulturgunean zein kulturaz.eus webguneaneskura daitezke sarrerak. Aurrealdeko sarrerek (A eremua) 25 euro balio dute eta atzealdekoek (B eta C eremuak) 20 euro. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrerak zenbakituak dira.

Lertxundik Ospakizun Gaueandiskoa argitaratu berri du, eta Soreasun eskainiko duen kontzertuan disko horretako kantak eta azken 50 urteotako ibilbide profesionalean sortutakoak abestuko ditu, 21:00etan hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!