karkara.eus

Kronika: 'Tinko eta brinko euskaraz'

  hezkuntza  Orio

Orioko Zaragueta Herri Eskolak kronika bidali du KARKARAra, Euskararen Egunaren harira.

Azaroaren 23an hasi zen Euskaraldiarekin bat egin ondoren, Euskararen eguna ospatzen ari gara gaurkoan Zaragueta Herri Eskolan.

Goizetik hasi gara festan, eta “tinko eta brinko euskaraz” lelopean ekintza desberdinak eman ditugu aurrera. Horma-irudia, txapak, kantu-saioa, dantza…Parrandan pasa dugu goiza. Arratsaldean berriz, Haur Hezkuntzan gurasoekin jolasak burutu ditugu. Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aldiz, pelikula ikusi dute.

Euskararen eguna ospatzen ari gara, eta Euskaraldia amaitzea dagoen honetan, Zaragueta Herri Eskolan tinko eta brinko euskaraz jarraituko dugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa