`Gutuberrak´ webserie berriko protagonistetako bat da Ioritz Tapia

Karkara 2018ko abe. 11a, 15:30

Durangoko Azokan aurkeztu zuen EITBk Gutuberrak izeneko webserie berria. Urtarrilaren 6a bitartean, astero lau atal berri argitaratuko dituzte sarean.

Interneten bakarrik ikusi ahalko den fikziozko film sorta honetan, familia batek etxegabetze mehatxuari aurre egin behar diola kontatzen da; horretarako protagonistak, tartean Ioritz Tapia, youtuber bihurtzen dira, dirua irabazi asmoz. Gidoiak errealismoa gizarte kritikarekin nahasten ditu, eta batzuetan, gogorrak izan daitezkeen egoerak jorratzen dira, beti ere umore kutsu handiarekin.

Orain arte argitaratu dituzten atal guztiak ikusteko, egin klik hemen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!