Gabonetako kontzertua izango da datorren asteazkenean

Karkara 2018ko abe. 15a, 15:33
Abenduaren 19an izango da aurtengo Gabonetako kontzertua. (Karkara)

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak eskainiko dute emanaldia, 19:30ean Orioko elizan. Kontzertuan abestu eta joko dituzten kantak zeintzuk izango diren jakinarazi dute jada.

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko dute datorren asteazkenean, abenduak 19. 19:30ean izango da, Orioko elizan. Emanaldiari hasiera emateko, musika eskolako kantuko ikasleek honako kantak abestuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin: Gloria in excelsis, Ave Maria eta Birjina gaztetto bat.

Jarraian, musika mintzairako ikasleen txanda izango da. Abesti hauek kantatuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin beste behin ere: Kaixo eguberri, Gabonak iritsi dira, Kanta aleluia, Olentzero badator, Dizdizka zeruan eta Urrundik. Ondoren, Salatxo abesbatzakoek abestuko dute, eta azkenik, kontzertuari amaiera emateko, bi kanta kantatuko dituzte guztiek elkarrekin: Gesu bambino eta Hator hator.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!