Mari Domingi eta Olentzero abenduaren 24an etorriko dira Oriora

Karkara 2018ko abe. 19a, 09:00
Datorren astelehenean etorriko dira Oriora Mari Domingo eta Olentzero.

Mari Domingi eta Olentzero Orioko plazara etorriko dira abenduaren 24an, astelehena. Dena den, ez dira Oriora bertaratuko diren bakarrak izango; Basanderea, Basajaun, Mari, sorginak eta artzainak ere bertan izango dira, besteak beste. Hona hemen egitaraua osorik.

Egitaraua

  • 17:30. Txokolate jana Arkupekoen eskutik.
  • 17:45. Ttuntturroak Orioko Ikastolatik aterako dira.
  • 18:00. Sorginak eskutitzak jasotzen hasiko dira, Orioko plazan.
  • 18:00. Mari eta sorginak kalez kale ibiliko dira, itsas aldetik etorrita.
  • 18:10. Basanderea, Basajaun eta artzainak kalez kale ibiliko dira, mendi aldetik etorrita.
  • 18:30. Mari Domingi eta Olentzero plazara inguratuko dira, eta ondoren, herrian barrena ibiliko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!