Herribil ikuskizuna izango da larunbatean, 22:00etatik aurrera

Karkara 2018ko abe. 20a, 12:27

Urtero bezala, Harribil dantza taldeak Herribil ikuskizuna antolatu du larunbaterako. Herriko hainba taldek parte hartuko dute emanaldian.

Aurten ere, Harribil dantza taldeak Herribil ikuskizuna antolatu du. Hamalaugarren edizioa izango da larunbat honetakoa, eta 22:00ean emango zaio hasiera. Herriko hainbat elkartek parte hartuko dute ikuskizunean: Salatxo abesbatza, Talai Mendi dantza taldea, Danbolin musika eskola... Talde horiez gain, herritar batzuk ere han izango dira: Inta Unanue, Goiuri Unanue, Asier Gozategi eta Julen Alonso.

Emanaldiko aurkezlea berria izango da, baina antolatzaileek ez dute haren izenik eman oraindik: Nor den jakin nahi? Gerturatu kiroldegira larunbatean, eta hasi gurekin batera Gabonetako oporraldia!, argitaratu dute sare sozialetan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!