Iñaki Olidenek irabazi du III. Saizar Idi Demako finala

Karkara 2018ko abe. 24a, 09:00

Olidenen idiek 62 plaza, 3 metro eta 80 zentimetro eginda lortu zuten lehiaketa irabaztea.

Atzo arratsaldean, igandearekin, III. Saizar Idi Demako finala jokatu zen Errezilen, Gipuzkoako Kintopeko Ligaren barruan. Iñaki Oliden izan zen txapelketako garaile 62 plaza, 3 metro eta 80 zentimetroko markarekin. Bigarren postua Ipiñarrietak lortu zuen 60 plaza, 3 zinta, metro 1 eta 60 zentimetroko marka eginda. Hirugarren, Ixidro erretegiko idiak izan ziren 60 plazarekin.

Saizar txapelketaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa, eta Iñaki Oliden hiruretan izan da finalean hiru idi pare desberdinekin. Aurten lortu du aurreneko garaipena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!