Astelehen eguerdian San Silvestre lasterketa egingo dute Orion

Karkara 2018ko abe. 27a, 16:30

Astelehenean 11:30ean, haurren proba jokatuko da, eta 12:00etan helduena.

Ohiturari jarraituz, astelehenerako, urteko azken egunerako, San Silvestre lasterketa antolatu du Orioko Udalak, Arkaitz tabernaren laguntzarekin. Bi proba jokatuko dira; haurrena 11:30ean hasiko da, eta parte hartzaileek buelta txikia egingo dute. Bestetik, helduen lasterketari 12:00etan emango zaio hasiera, eta korrikalariek buelta txikia eta, ondoren, handia emango dute.

Lasterketan parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegian eman dezakete izena, harreran bertan inskribatuta edo 943-894428 telefono zenbakira hots eginda. Haurren izena-ematea doakoa izango da, eta helduek bi euro ordaindu beharko dituzte proban parte hartzeko. 

Zozketa
Orioko San Silvestre lasterketan parte hartzen duten lagun guztien artean kirol materiala zozkatuko da, eta lasterketa amaitutakoan Arkaitz tabernak salda beroa banatuko du korrikalarien artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!