Zaharren Babeslekuak urteko batzarra egingo du urtarrilaren 16an

Karkara 2019ko urt. 7a, 15:30
Zaharren Babeslekuko urteko batzarra. Artxiboko argazkia.

Zaharren babeslekuak bi deialdi antolatu ditu egun horretarako, lehenengoa 16:15ean izango da, eta bigarrena 17:00etan.

Zaharren Babeslekuak urteko batzarra egingo du urtarrilaren 16an, asteazkenarekin, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. Bi deialdi egingo dituzte: lehenengoa 16:15ean izango da, eta bigarrena 17:00etan.

Horietan besteak beste, 2018ko ekitaldi ekonomikoa itxiko dute eta urteko balantzea egingo dute, 2018ko jardueren memoria aurkeztuko dute, eta zuzendaritza batzordean hainbat aldaketa egingo dituzte. Horrez gain, Joxe Angel Zaldua Orioko alkateak ere batzordeetan parte hartuko du eta hitzalditxoa emango du.

Urteko kuota
Bestalde, Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak bazkideei gogorarazi nahi die urteko kuota urtarrilaren 21etik 25era bitartean kobratuko dutela: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan bertan ordaintzeko aukera izango dute bazkideek. Ordainketa behar den bezala egiteko, bazkide agiria aurkeztu beharko dute.

Bestalde, nabarmendu dute 2018ko abenduaren 31 baino lehen 80 urte bete dituzten bazkideek ez dutela kuota ordaindu beharrik izango.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!