Mikel Amilibia oriotarrak 4 Nazioak torneoa jokatuko du egunotan

Karkara 2019ko urt. 11a, 14:36
Irudia: Jose Luis Joe

Espainiako junior mailako eskubaloi selekzioarekin ariko da, Alemania, Portugal eta Frantziaren aurka. Lehen partida gaur arratsaldean izango dute.

 

Mikel Amilibia Amenabar Zarautz taldeko jokalari oriotarra Santanderren dago junior mailako espainiako eskubaloi selekzioarekin, 4 Nazioak torneoa jokatzeko. Txapelketa hiru egunez jokatuko da, asteburu honetan, eta lau selekzioak elkarren aurka jokatuko dute: Portugalek, Frantziak, Alemaniak eta Espainiak.

Lau egunez kontzentratuta egon ondoren, gaur emango diote hasiera txapelketari. Lehen norgehiagokan Portugal izango dute aurkari, 20:00etan hasiko den partidan. Beste bi lehiak larunbatean eta igandean izango dituzte, Alemaniaren aurka, 20:00 etan, larunbatean, eta Frantziaren aurka, ordu berean, igandean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!