Asteburuko futbol partidak

Karkara 2019ko urt. 18a, 14:30

Orioko futbol taldeek partidak jokatuko dituzte asteburuan, eta hurrengoa da egutegia.

Orioko Mendibeltz zelaian jokatuko diren partidak:
Larunbata, urtarrilaren 19a
- 14:00. Gizonezkoen ohorezko mailako kadeteek Sanseren aurka izango dute partida.
- 16:00. Gizonezkoen jubenil mailako taldeak Itxaurre izango du aurkari.
- 18:00. Gizonezkoen preferente mailako taldeak Billabonaren aurka partida jokatuko du.

Igandean, urtarrilaren 20
- 12:00. Gizonezkoen lehen mailako kadeteen taldeak Anaitasuna izango du aurkari.
- 16:30. Infantil txiki mailakoek Sanse taldearen aurka jokatuko dute partida.

Etxetik kanpo jokatuko dituzten partidak:
- Larunbatean, 12:00etan. Ohorezko kadete mailako neskek Mutrikuko taldearen aurka jokatuko dute.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!