Salgai daude dagoeneko inauterietako herri-bazkarirako txartelak

Karkara 2019ko ots. 8a, 14:43

Bazkariaz gain, musikaz beteriko eguna izango da martxoaren 2a.

Aurtengo inauteri-festa martxoaren 2an ospatuko da, larunbatarekin. Aurten herri-bazkari bat egingo da pilotalekuan eta dagoeneko erosi daitezke bazkaritarako txartelak kultur etxean. Bi menu daude aukeran: bat helduentzat eta bestea haurrentzat.

Programa

Honako hau izango da inauteri-festaren programa:

12:00 Musika-eskolako trikitilariak kalez kale.

14:00 Herri-bazkaria pilotalekuan. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean.

  • Helduen menua: Entsalada, iberikoak, Lumagorri oilaskoa, txerri-saiheskia, Ezeiza pastel-surtidoa, edaria eta kafea    18€
  • Umeen menua: kroketak, iberikoak, Lumagorri oilaskoa, izozkia eta edariak   12€

17:00 Inauteriko kalejira Burrunba elektrotxarangarekin Bikamiotatik aterata (euria eginez gero, festa Herriko Plazan egingo da, kalejirarik gabe)

19:30 DJa Herriko Plazan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!