Gaur odola emateko aukera izango da Orioko anbulatorioan

Karkara 2019ko mar. 7a, 13:00

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko kideak gaur Orioko osasun zentroan egongo dira, 18:00etatik 20:30era.

Odol-emate saioa antolatu du gaurko, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak. Arratsaldean, 18:00etatik 20:30era bitartean Orioko osasun zentroan odola emateko aukera izango dute oriotarrek, eta antolatzaileek nabarmendu dute emaile izan nahi duten guztiak ongi-etorriak izango direla. Beraz, 18 eta 65 urte bitarteko herritarrak hitzordura agertzera gonbidatu dituzte. Ildo horretan, herritarrei gomendatu diete odola eman aurreko hiru orduetan koipe gutxiko jakiak jateko.

Gainera, odol emaileren bat botikaren bat hartzen ari bada medikuari horren berri eman behar diola gogorarazi dute, eta kaxa osasun zentrora eramateko gomendatu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!