Talaimendik autobusa jarriko du igandean, Zumaiako Ibilaldi Neurtura joateko

Karkara 2019ko mar. 5a, 09:34

Igande honetan eskolarteko mendizaletasuna ekimenaren barruan, hitzordua izango da Zumaian.

Zumaian, eskolarteko ibilaldi neurtua antolatu dute martxoak 10, igandea. Irteera Eusebio Gurrutxaga Enparantzatik izango da 8:30etik 9:00etara bitartean. Bi ibilbide posible izango dira; luzeak 13 kilometro izango ditu eta laburrak, 10. Tartean atseden gunea ere izango da, Elorriagako zelaietan.

Ibilaldian, Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute izen-emanda egon edo ez. Interesatuak, Zaraguetan eskolan edo Herri Ikastolan eman beharko dute izena. Talaimendiko kideek herritarrak animatu nahi dituzte familian eta lagun artean mendiaz gozatzera. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!