Bi urterako hitzarmena sinatu dute Orioko Udalak eta arraun elkarteak

Karkara 2019ko mar. 18a, 09:30
Orio Arraunketa Elkarteko presidente Ibon Huegun eta Orioko alkate Jose Angel Zaldua. (Orioko Udala)

Arraun Elkarteak orain arte baino 5.000 euro gehiago jasoko ditu hitzarmen berriarekin; guztira, 82.830 euro.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia gaur goizean egin da eta bertan izan dira Jose Angel Zaldua alkatea, alde batetik, eta Arraun Elkarteko presidente Ibon Huegun, bestetik.

Gaur sinatutako hitzarmenaren bidez, Udalak konpromisoa hartu du Arraun Elkarteari dirulaguntzak emateko bere jarduerak finantzatzen laguntzeko: entrenamenduak, estropadak, arraun-eskola, eskola-kirola, UDA kanpaina, arraunaren sustapena, garagardo-azoka…

5.000 euro gehiago

Arraun Elkarteak orain arte baino 5.000 euro gehiago jasoko ditu hitzarmen berriarekin; guztira, 82.830 euro. Udalaren ekarpena gehitzeko erabakia iaz hartu zen eta, beraz, 2019. urte honetan iazko ekitaldiari dagokion 5.000 euroko gehigarria ere jasoko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!