'Eta zer gehiago?' ikuskizuna eskainiko du Xabier Lizasok Bergaran

Goiena 2019ko mar. 20a, 13:00

German Ormazabal eta Xabier Lizaso piano jotzaileak eta Andoni Egaña bertsolari eta idazlea elkartuko ditu 'Eta zer gehiago?' ikuskizunak larunbatean, Bergarako Seminarixon.

Bizitzaren bidegurutzeetan bide bat edo bestea hartzeak duen garrantziaren gaineko gogoeta egingo dute Xabier Lizasok, German Ormazabalek eta Andoni Egañak, larunbatean Bergaran: "Ez ohikoa den bi pianoren emanaldia entzuteak, gure ustez, nahiko interesa sor dezake baina, horrez gain, horren bizkarrezur, bi pertsonaren hautu desberdinez ari gara. Eta egoera bertsuan edonor egon izan dela, dagoela edo egongo dela adieraztea da saioaren helburu nagusia", adierazi dute proiektuaren sortzaileek.
 
Rachmaninov, Chopin, Ravel eta Bernsteinen konpositore eta piano-joleen lanei istorio bat gaineratu diote Eta zer gehiago? proiektuko kideek, eta hitzez eta bertsoz kontatuko du hori Andoni Egañak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!