OBB Katalunian izan da

Karkara 2019ko mar. 26a, 16:00

Hurrengo asteburuan, Valentziako Fenix taldearen aurka jokatuko dute, Mendibeltz zelaian.

Pasa den asteburuan OBB taldeak Katalunian izan dira, CB Viladecans taldearen aurka jardunaldia jokatzen. 

Oriotarrek maila ona erakutsiz hasi zuten lehenengo partida, lehen sarreran lasterketa bat eginda. Dena dela, jarrian aurkariek beste bi lasterketa egin zituzten, eta oriotarren aurretik jarri ziren markagailuan. Pixkanaka Kataluniako taldea tartean handituz joan bazen ere, OBBko Uxua Modrego jokalariak home run baten bidez markagailua 5-3 jarri zuen. "Hala ere ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. Partida oso parekatua izan zen, baina ez genuen lortu irabazterik". 10-4 gailendu ziren kataluniarrak.

Bigarren partida
Lehen partidan gertatutakoa ikusita, aldaketa asko egin zituen OBBk bigarren partidarako. Bigarren norgehigoka horretan bigarren sarrera arte ez zen markagailua ireki. OBBko kideek aitortu dute ez zirela oso gustura sentitu bateatzen. "Aurkariak bateatzen egindako akatsez eta defenditzerako orduan egindako erroreez baliatu ziren markagailuan aurrera egiteko. 9-2 emaitzarekin amaitu zen partida.

Liga hasiera honetan zazpigarren postuan kokatuta dago OBB. Hurrengo asteburuan Valentziako Fenix taldearen aurka jokatuko dute jardunaldia oriotarrek, Mendibeltz zelaian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!