Arkupe elkarteak Zuzendaritza Batzordea aldatu du

Karkara 2019ko mar. 28a, 15:00

2019.urteko ekintzen proposamenak lantzen hasi da elkartea.

Arkupe Elkarteak Ohiko Batzar Orokorra egin zuen atzo arratsaldean, Kultur Etxean. Hainbat aztergai izan zituzten hizpide kideek, 2018. urteko ekintzen balorazioa eta 2019rako ekintzen proposamenak besteak beste. Tartean, zuzendaritza batzorde berria izendatu zuten:

Zuzendaria: Jose Manuel Gozategi

Zuzendariordea: Santiago Barranco

Idazkaria: Itziar Lizaso

Diruzaina: Karmele Garmendia

Batzordekideak: Itziar Oliden, Usoa Zulaika eta Rosana Arruti.