Jendetza bildu da Olatz Salvadorren kontzertuan

Karkara 2019ko mar. 29a, 10:03

Musika intimista lagun izan zuen kantautoreak kontzertuan.

Atzo iluntzean jendetza bildu zen Olatz Salvadorrek Kultur Etxean eskainitako kontzertuan. Saio berezia izan zen musikariarentzat, familiako lagun ugari izan baitzituen babesa ematen, musikariaren ama oriotarra baita. Atzokoan banda eta guzti etorri zen Zintzilik diskoa aurkeztera, izan ere, bakarkako saioak ere ematen ditu Salvadorrek. Kontzertua eman baino astebete lehenago, sarrera guztiak ahituta zeuden jada.

Olatzek bere kantu propioak jo zituen, baita beste talde batzuen bertsioak ere, euskarara ekarrita, esate baterako Pixiesen "Where is my mind" kantua.
Giro polita sortu zuen taldeak, bereziki entzuleek kantuan lagundu zietenean.


 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!