Irudietan: Bertsio gaua Etxeluze Gaztetxean

Karkara 2019ko mar. 30a, 11:30
Musika estilo desberdinak eta giro ederra nagusitu ziren bertsio gauean.

Bertsio gaua antolatu zuten gaztetxeko kideek Etxeluzen atzo gauean. Urtero bezala, gustuko abestien bertsioak oholtza gainean jotzera animatu ziren herriko gazteak eta bisitariak. Aukera polita izan ohi da bertsio gaua musikan jarduten direnek gozatzeko eta askorik ez dakitenek jendaurrean jotzea zer den ezagutzeko.

Giro paregabea jarri zuten eta musika estilo desberdinak entzun ziren gaztetxean, punk doinuetatik hasi eta trikitixa erritmoetaraino. Berri Txarrak taldearen doinuak izan ziren gehien entzun zirenak. Tartean, Aurrera Altsasu kantua jotzen hastearekin batera, ikusleak elkar heldu eta ozen abestu zuten.

Zortzi talde izan ziren agertokian jardun zirenak. Ikuskizunik ez zen falta izan. Publikoa ere ez zen atzean geratu, jende ugari gerturatu zen derrigorreko zita bihurtu den ekitaldi hau ikustera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!