2019ko udal hauteskundeak

Orioko EH Bilduk bilerak egingo ditu herriko eragileekin

Karkara 2019ko api. 1a, 09:51

Orioko EH Bilduk herriko eragileen beharrak ezagutu eta proposamenak jaso nahi ditu, eta horretarako arloka bilerak egingo ditu datozen astetan. Bilera guztiak Salatxo aretoan izango dira.

Orioko EH Bildu herriko eragileekin bilduko da, arlo bakoitzeko beharrak zeintzuk diren identifikatzeko, eta alderdiaren eta eragileen arteko zubiak eraikitzeko. "Hitzordu horiek lehen gerturatze bat egiteko balioko dute. Hala ere, datorren agintaldian eta aurrera begira, elkarte eta kolektiboekin harremanetan jarraitzeko era elkarren berri izateko asmoa du EH Bilduk", azaldu dute koaliziotik.

Orioko EH Bilduk bileretan parte-hartzeko deia egin die herriko eragileei.

Bileren egutegia:

  • Apirilaren 4an, 15:00etan: Merkataritza eta Turismo arloko eragileak

  • Apirilaren 4an, 19:00etan: Kultur eragileak

  • Apirilaren 11n, 15:00etan: Ongizate, Osakidetza eta Hezkuntza arloko eragileak.

  • Apirilaren 11n, 19:00etan: mugikortasun arloko eragileak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!