Mikel Amilibia Kroaziara bidean da espainiako eskubaloi selekzioarekin

Karkara 2019ko api. 8a, 14:50

Eneko Goenaga zarauztarra eta Mikel Zabala eibartarrak ere bertan izango dira.

Isidoro Martínez entrenatzaileak 18 jokalari deitu ditu Kroazian jokatuko diren lagunartekoetarako deialdietara, tartean Mikel Amilibia Amenabarreko jokalari oriotarra. Gaur abiatu dira jokalariak Guadalajarara txapelketa jokatu aurretiko entrenamenduetara. Asteazkenean, berriz, Kroaziara bidaiatuko dute bertako selekzioaren aurka lagunarteko partidak jokatzera Porec herrialdean, uda honetan Galizian jokatuko den Munduko txapelketarako prestatzeko asmoz.
 
Lehenengo lagunarteko partida hilaren 11an izango da, ostegunez, arratsaldeko 18:30ean. Bigarrena, berriz, larunbatean ordu berean.
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!