2019/05/11 19:30

Kontzertua

Salatxo abesbatzaren kontzertua Aiztondo eta Kantuz abesbatzekin batera

San Nikolas eliza, Orio

Salatxo, Aiztondo (Astigarraga) eta Kantuz (Hernani) abesbatzek Gabriel Fauré konpositore frantsesaren  'Requiem Op. 48' obra abestuko dute batera hiru kontzertutan.

Hernanin, larunbatean

Lehenbiziko kontzertua Hernaniko San Joan parrokian emango dute larunbat honetan, apirilak 13, 20:00etan. Bigarrena Orioko elizan izango da maiatzaren 11n, larunbatarekin baita ere, 19:30ean hasita; eta hirugarrena maiatzaren 25ean izango da Donostiako Alde Zaharreko San Bizente elizan, oraindik zehaztu gabeko orduan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!