Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa apirilaren 30ean egingo da

Karkara 2019ko api. 10a, 15:00

Maiatzaren 26an egingo dira Udaletarako, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Batzar Nagusietarako eta Europar Parlamenturako hauteskundeak eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa apirilaren 30ean egingo da, asteartearekin, goizeko 09:30ean, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Zozketa publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.

Udalak gai honi buruz kaleratu duen oharra hemen ikus daiteke, bi hizkuntzatan:

Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa. Oharra PDF formatuan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!