Errefusaren atez ateko bilketa berezia egingo dute larunbatean

Karkara 2019ko api. 17a, 16:30

Aste Santua dela eta, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreei zuzendutako hondakinen bilketa indartuko dute. 

Urola Kostako Udal Elkarteak iragarri duenez, Aste Santua dela eta, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreei zuzendutako hondakinen bilketa indartuko dute asteburuan. Larunbatean eta igandean, apirilak 20 eta 21, errefusaren atez ateko bilketa berezia egingo dute ohiko orduan, betiko bilketez gain.

Beraz, ohiko bilketa egunak eta orduak mantenduko dituzte, baina bilketa gehigarriak antolatu dituzte. Orion eta Zarautzen larunbatean izango dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!