Bideoa: Xabier Lizaso oriotarraren 'Do Re Ni' proiektua izan dute hizpide 'Ur handitan' saioan

Karkara 2019ko api. 24a, 10:19

Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak abiatu zuen 'Do Re Ni' proiektua, eta helburua da eskoletan ikasleen "era guztietako gaitasunak" lantzea, "ez soilik musikalak". Abiapuntu horri helduta, "musikak gizakien bizitza hobetzeko duen ahalmena" aztertu dute saioan.

Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak martxan jarritako Do Re Ni proiektuari buruz mintzatu ziren atzo, asteartea, EITBko Ur handitan saioan. Musikaren bidez, pertsonen "era guztietako gaitasunak" lantzen eta hobetzen saiatzea da egitasmoaren helburua, "ez soilik musikalak". Lizasok Donostian zein atzerrian gauzatu ditu bere ikasketak, hain zuzen, Ingalaterran eta Polonian. Euskal Herrira itzuli zenean, "musika helburu izatetik, pertsona helburu izatera" pasatu zen, eta modu horretan azaldu du proiektuaren sorrera. Hala, azken urteetan eskoletan "musikaren bidez haur eta gazteen bizitzan eragiten" ahalegingu da oriotarra.

Do Re Ni izan dute ardatz Ur handitanen, eta Lizaso ageri da proiektuaren sorkuntza prozesua eta nondik norakoak azaltzen. Abiapuntu horri helduta, orokorrean "musikak gizakien bizitza hobetzeko duen ahalmena" aztertu dute saioan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!