Kongresurako ordezko hautagai gisa aurkeztu da Anjel Del Hoyo Orioko alkateordea

Karkara 2019ko api. 24a, 13:48
Anjel Del Hoyo Orioko alkateordea. (EAJ-PNV)

Igandean izango dira Espainiako estatuko hauteskunde orokorrak. Anjel Del Hoyo Orioko alkateordea ordezko moduan aurkeztu da EAJ-PNV alderdiak Kongresurako osatu duen zerrendan.

Igandean, apirilak 28, izango dira Espainiako estatuko hauteskunde orokorrak, eta EAJ-PNV alderdiak Kongresurako eta Senaturako osatu dituen hautesle-zerrendak aurkeztu ditu dagoeneko. Kongresurako EAJ-PNVk proposatutako zerrendan Joseba Agirretxea izango da Gipuzkoako hautagaia, eta talde horren parte da Jose Anjel Del Hoyo Orioko alkateordea ere. Hain zuzen, ordezko moduan aurkeztu da Del Hoyo.

Hona hemen Gipuzkoatik alderdi jeltzaleak Kongresurako osatu duen zerrenda osorik:

  1. Joseba Andoni Agirretxea Urresti
  2. Iñigo Barandiaran Benito
  3. Txaro Rodrigo Montalvo
  4. Itziar Alkorta Idiakez
  5. Xabier Barandiaran Irastorza
  6. Miren Garbiñe Mendizabal Mendizabal

Ordezkoak:

  1. Miren Elgarresta Larrabide
  2. Anjel Del Hoyo Bravo
  3. Ane Abarrategi Baamonde

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!