Danbolinen ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

Karkara 2019ko api. 30a, 18:00

Orioko Danbolin Musika Eskola "barrutik ezagutzeko aukera" izango da ostiralean. Ikasketa planaren berri emango dute, eta matrikulazioa ere izango dute hizpide. Bi txandatan antolatu dituzte bisitak.

Orioko Danbolin Musika Eskolak (Iturbide kalea, 18) ate irekien jardunaldia egingo du ostiralean, maiatzak 3. Arduradunen arabera, eskola "barrutik ezagutzeko aukera" izango dute bertaratzen direnek. Ikasketa planaren berri emango dute, eta matrikulazioaren inguruan ere hitz egingo dute, zalantzak argitzeko.

Bi txandatan antolatu dituzte ostiraleko bisitak. 17:00etan 4 urtetik 6 urtera bitarteko haurrentzako eskaintzaren inguruan arituko dira, eta 18:00etatik aurrera, 7 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako eskaintza izango dute ardatz. Ordubete inguruko bisitak izango dira biak.

Interesa dutenak telefono bidez ere jarri daitezke harremanetan eskolako arduradunekin, 943 833 727 zenbakira deituta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!