Euskabaret Ibiltaria taularatuko da Etxeluzen maiatzaren 10ean

Karkara 2019ko mai. 1a, 09:30

Euskabareteko kideek "euren biziak, ametsak eta amesgaiztoak elkarbanatuko dituzte. Argiak eta itzalak. Agurrak eta ongietorriak. Enkajea, lentejuelak eta ezpain gorriak". 22:00etan hasiko da Etxeluze Gaztetxeko emanaldia.

Euskabaret Ibiltariak ikuskizuna eskainiko du Orioko Etxeluze Gaztetxean. Maiatzaren 10ean, ostirala, izango da, eta 22:00etan hasiko da emanaldia. 5 euro balioko du sarrerak. 

Hona hemen Euskabareteko kideek argitaratutako sinopsia:

"Urteak itxita daramatza Dumontarren kabaret zaharrak, baina Rose eta Juliettek ateak berriro irekiko dituzte. Lokal horretan hainbat artista arituko dira bezeroen egonaldia arintzen. Baina artista hauen egonaldia ez da arina izango. Teilatu desberdinen azpian jaioak eta berdinaren azpian elkartuta, euren biziak, ametsak eta amesgaiztoak elkarbanatuko dituzte. Argiak eta itzalak. Agurrak eta ongietorriak. Enkajea, lentejuelak eta ezpain gorriak. Bertan emango diren tirabiren lekuko izango da ikuslea, Cedric Flamcourtek gidatuta".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide