Olatz Zugastik kontzertua eskainiko du gaur gauean Orioko Karela Kiroldegian. 22:00etan hasiko da saioa, eta bertaratzen direnek Zugastiren ahotsa eta doinuak zuzenean entzuteko aukera izango dute. Kontzerturako sarrerak salgai egon dira Orioko Kultur Etxean, 10 euroren truke. Eta gaur kiroldegian ere erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek.