Orioko Bate Bizkorrak taldeko kadeteak bederatzigarrenak izan dira Espainiako Txapelketan

Karkara 2019ko mai. 7a, 13:30
OBBko kadete mailako taldea. (OBB)

Txapelketako lehen partidak "zailak" izan zirela aitortu dute OBBko kideek, baina larunbat arratsaldean E.M. Madrid taldearen aurka norgehiagoka irabazi zuten.

Orioko Bate Bizkorrak elkarteko gaztetxoak Asturiasko Gijon hirian izan dira Espainiako Sub16 Txapelketa jokatzen, eta bederatzigarren postuan sailkatu dira. "Talde oso gaztea joan zen Asturias aldera, txapelketa handietan eskarmenturik gabea, horregatik hasierako partidak zailak izan ziren jokalarientzat", aitortu dute OBBko kideek. Hala ere, larunbat arratsaldean garaipen "gozo" bat lortu zuten oriotarrek, E.M. Madrid taldearen aurka. "Partida oso parekatua izan zen, eta jokalariek azaldu zuten adorearen eta harmailetan zeuden gurasoen eta lagunen animoei esker partida irabaztea lortu genuen".

Taldeak lau egun pasa ditu Gijonen goi mailako Sofbola gertutik bizitzen eta asko ikasi dutela nabarmendu dute. "Primerako esperientzia izan da eta etorkizunerako gehiago entrenatzeko gogoarekin etorri dira denak".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!