Udan sorosle modura jarduteko deialdia ireki dute

Karkara 2019ko mai. 10a, 09:18

Maiatzaren 18an egingo dituzte hautaketa probak, eta izen-ematea ireki dute dagoeneko, maiatzaren 16ra arte.

Gero eta gutxiago falta da hondartza denboraldiari hasiera emateko, eta BPXport-ek Orioko hondartzan sorosle modura lan egiteko deialdia egin du jada. Maiatzaren 18an, larunbata, izango dira hautaketa probak. Saio horiek lau atal barnebilduko dituzte; azterketa teorikoa, proba konbinatua Donostiako Kontxan, simulazio proba Kontxan eta elkarrizketa pertsonala.

Deialdian parte hartzeko izen-ematea ireki dute, bpxsport.es/hondartzak web orrian. Maiatzaren 16an, osteguna, itxiko dute epea, 18:00etan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!