Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatuko dira larunbat eguerdian

Karkara 2019ko mai. 14a, 14:38
2018ko umeen literatur lehiaketako sari banaketa.

Sari banaketa larunbatean 13:00etan izango da.

Orioko Udalak urtero antolatzen du eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketa. Aurtengoa 32. edizioa izan da, eta sariak banatzeko ekitaldia larunbatean izango da, maiatzak 18, 13:00etan hasita, udaletxeko udalbatzarraren aretoan.

Lan sarituen egileei liburu eta oroitagiri bana emango dizkie udalak, aurtengo lanak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera.

Aurtengo liburua
Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 100 orrialde inguruko liburu bat da, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!