Joan den maiatzaren 14an Orioko Zaragueta Ikastetxeko LH3 eta LH4. mailako ikasleek egun pasa egin zuten. Lehendabizi, Igeldoko Herri Eskolako ikasleei antzezlan bat eskaini zieten eta ondoren, Donostiako Ondarreta hondartzan bazkaldu eta jolasean aritu ziren. Bukatzeko, Haizearen Orraziaren eskulturapean izan ziren haizearen zirimolak sortzen zuen ikuskizuna ikusiz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!