Bi banderekin itxi dute Orioko trainerillek Gipuzkoako Liga

Karkara 2019ko mai. 20a, 13:00

Liga amaitu eta Gipuzkoako Trainerilla Txapelketari eman diote hasiera Hondarribian.

Larunbatean Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatu zen Hondarribian. Emakumezko absolutuetan, historian lehen aldiz Orio Babyautok irabazi du liga, jardunaldiz-jardunaldi arraunlariak aldatuz ibili dira trainerillan, ia plantila osoak hartu du parte. Zilarra, berriz Donostiako Arraun Lagunak taldeak eskuratu du eta brontzea Orio Babyautoren bigarren taldeak. Gizonezkoetan berriz, Hondarribia izan da ligako irabazlea, Orio Babyautok zilarra eskuratu du eta brontzea, Zarautzek.
 
Gipuzkoako Trainerilla Liga amaitzearekin batera 2019ko txapelketari eman diote hasiera trainerillek. Igandean jokatu zen lehen jardunaldia, Hondarribian. Emakumezko absolutuetan brontzea eskuratu zuen Orio Babyautok. Urrea, Donostiako Arraun Lagunak etxeratu zutenen eta zilarra San Juanek. Gizonezko seniorretan, berriz, Orio Babyautok eskuratu zuen urrea, historian zehar lortzen duten 12. Gipuzkoako Txapelketa. Hondarribia izan zen bigarren, zilarra etxeratuz eta brontzea Zarautzek irabazi zuen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!