Cazaubon-go Nazioarteko Estropadetan parte hartu dute Orioko arraunlariek

Karkara 2019ko mai. 21a, 16:00

Igandean Okzitanian jokatu zituzten Nazioarteko Estropadak, eta hamar ontzi aurkeztu zituen Orio Arraunketa Elkarteak. Guztira, bi garaipen eskuratu zituzten oriotarrek.

Pasa den igandean, maiatzak 19, Nazioarteko Estropadak jokatu zituzten Cazaubon-en (Okzitania, Frantzia). Bertan izan ziren Orioko arraunlari gazteenak; hain zuzen, hamar ontzi aurkeztu zituen Orio Arraunketa Elkarteak. Infantil neskek, infantil mutilek, kadete neskek, kadete mutilek, jubenil neskek eta jubenil mutilek parte hartu zuten lehian.

Goizean hasi ziren estropadak, eta arratsaldean jokatu zituzten finalak. Guztira, Orioko zortzi ontzik lortu zuten final nagusietarako sailkatzea. Hala, OAEko bi ontzik eskuratu zuten urrea beren kategorietan; Oier Ikatzetak eta Ugaitz Astigarragak infantil mutilen kategorian, eta Joseba Rodriguezek eta Mikel Lizarraldek jubenil mutilen kategorian.

Irudiak: @orioarraunean

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!