Katxina eta Xixarioko bisiguak Tolosako "Bisigu eta Sagardo Festan" izango dira

Karkara 2019ko mai. 23a, 15:00

300 bisigu erreko dituzte oriotarrek.

Beste urte batez, maiatzaren 31n, larunbatarekin, Tolosako Bisigu eta Sagardo Festa izango da ekainaren 2ra bitartean.  Bertan izango Katxiña eta Xixario erretegietako ordezkariak parrilako lanak egiten, 300 bisigu erreko dituzte, eta Orio estilora zerbitzatu. Menua, antxoekin, tomate eta hegaluze entsaladarekin, Nafarroako zainzuriekin eta Bixigoxo postrearekin osatuko dute. Edaritarako, ardo eta txakolinaz gain, aurten Tolosaldeko sagardo guztiak izango dira, aukeran.

Bisuguaren Menu hori dastatzeko txartelak salgai dira. Tolosaldea Tour turismo bulegoan eskura daitezke, edo telefonoz (943 697 413) edo posta elektronikoz
(tour@tolosaldea.eus) erreserbatu, 55 euroko prezioan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!