Hiru abesbatzak batera ematen ari diren kontzertu-zikloaren bukaera izango da Donostiakoa. Alde Zaharreko San Bizente elizan emango dute larunbat honetan, maiatzak 25, 20:30ean hasita.

Eliz musikako programa

Lau piezaz osatutako kontzertua izango da:

  • Requiem Op. 48 (organoa, bakarlariak eta abesbatzak) GABRIEL FAURÉ (1845 – 1924)
  • Cantique de Jean Racine(organoa eta abesbatzak) GABRIEL FAURÉ (1845 – 1924)
  • In paradisum (organoa) AITA DONOSTIA (1886 – 1956)
  • Pater in manus tuas (abesbatzak) CHARLES GOUNOD (1818 – 1893)

Igor Arroyok zuzentzen ditu hiru abesbatzak eta bera izango da larunbateko kontzertua ere zuzenduko duena. Requiem-ean Jose Javier Etxeberria baritonoak eta Maddalen Pradera sopranoak egingo dituzte bakarlari-lanak eta organoa jotzen Josean Pascual arituko da.