Larunbat honetan izango da 'Kaosa eta dilistak' jaialdia Etxeluzen

Karkara 2019ko mai. 27a, 18:00

Dilista txapelketa eta herri bazkaria egingo dituzte eguerdian, eta gauean bederatzi talde igoko dira Etxeluzeko oholtza gainera.

Larunbat honetan, ekainak 1, Kaosa eta dilistak jaialdia izango da Orioko Etxeluze Gaztetxean. Eguerdian hasiko da egitaraua; 12:00etan dilista txapelketa egingo dute eta, jarraian, 14:00etan hasita, herri bazkaria izango da. Arratsalderako herri jolasak prestatu dituzte gaztetxeko kideek, eta txapela jantzita bertaratzeko deia luzatu dute.

Gauean, 20:00etatik aurrera, bederatzi talde igoko dira Etxeluzeko oholtza gainera: Lokuria, Managaitz, Disasko, Peëdog, Saña, Polikarpa y Sus Viciosas, Kamorräh, Cult Of Misery eta Polemika.