Ekainaren 1ean, larunbatean, jarriko dute martxan TAO sistema

Karkara 2019ko mai. 29a, 11:48

Ekainaren 1ean, larunbatarekin, emango zaio hasiera aurtengo uda denboraldiari, TAO sistema eta hondartzako zerbitzu guztiak martxan jarriz. Herritarrek aparkatzeko pegatinak udaletxean jaso ditzakete astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etik 14:30era bitartean.

Aurten berrikuntza modura, lerro berdez desberdinduko dira TAO sistemaren txartel arrunta —urdinez margotutako eremuak—, eta ez-ohiko txartela edo berdea. Udaltzaingoak KARKARAri jakitera eman dio gune berdea urdina baino zertxobait merkeagoa izango dela.

Udan, Txanka bidean autoa uzten dutenek, orain artean bezala, ordaindu egin beharko dute, baina zertxobait gutxiago; Neurri honekin nahasmendurik ez izatea eta herritar zein bisitariek, autoa uzterako garaian, guztizko informazioa eskura edukitzea nahi dela azaldu dute udaltzainek.