Orain taldearen eskertza gutuna, igandeko udal hauteskundeen ostean

Karkara 2019ko mai. 29a, 16:30

Igandean, maiatzak 26, izan ziren udal hauteskundeak. Orain taldeak 277 boto jaso zituen Orion, 2015eko bozetan baino 156 gutxiago. Hala, hautetsi bat izango du udalbatzan datozen lau urteetan, amaitu berri den agintaldian baino bat gutxiago. Hona hemen Orain taldeak hauteskunde ostean argitaratu duen eskertza gutuna osorik.

"2019ko udal hauteskundeetan partaidetza handia izan da, eta hori beti da zoriontzekoa. Baina eguneroko gaietan parte hartzeko jauzia oraindik ere sekulakoa da, eta lan handia daukagu egiteko denon artean.
 
Bipolaritatea, askotan esan dena zein kaltegarria den estatu mailan, gurera ere etorri da eta eragina jasan dugu, beste herri askotako plataformek bezala.
 
Zoriondu EH Bildu garaile izan delako eta EAJ eta PSE-EE aurreko emaitzak hobetu dituztelako. Orain taldearenak ez dira hain onak izan, baina hala eta guztiz ere, gu bozkatu gaituztenei esan hor izango garela udaletxean lan egiten.
 
Mila esker lanean jarraitzeko aukera eman diguten gure herrikideei. Beraien bozkari eta konfiantzari esker hor izango gara".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!