Orioko Udalak laguntzak emango dizkie GKEei eta gizarte-zerbitzuen alorreko taldeei

Karkara 2019ko mai. 30a, 17:00

Dirulaguntzak eskatu nahi dituzten erakundeek eta taldeek ekainaren 30era arte izango dute eskaerak egiteko epea.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak 101. zenbakian jaso du Orioko Udalaren azken deialdia. Horren arabera, bi eratako dirulaguntzak emango ditu udalak. Batetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutakoak izango dira, "garapen-bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko jarduerak egiteko". Bestetik, gizarte-zerbitzuen alorrean lan egiten duten taldeei eskainiko dizkie laguntzak, "egitasmoak eta ekintza zehatzak finantzatzeko".

Hala, dirulaguntza horiek jaso nahi dituzten erakundeek eta taldeek bihartik aurrera izango dute eskaerak egiteko epea. Ekainaren 31n amaituko da epea. Orioko Udalari zuzendu behar zaizkio eskaerak, beharrezkoak diren oinarriak atxikituta.

Hona hemen dirulaguntzen deialdia osorik irakurgai

Erlazionatuak