Orioko Surf Taldeak "Beach Opening Party" festa antolatu dute udari hasiera emateko

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da festa brillet txapelketarekin eta herriko bi DJekin amaituko da gauean.

Ekainaren 14an, ostiralarekin, Beach Opening Party jaialdia ospatuko dute lehenengo aldiz Orioko Surf Elkartean, uda denboraldiari hasiera emateko. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera antolatu dute egitaraua:  brillet txapelketarekin emango zaio hasiera, bost pertsonako taldea osatu beharko da parte hartu ahal izateko. Ondoren, 20:30ean afaria izango da eta jarraian Giranice taldeak kontzertua eskainiko du. Festa giroak DJ Arruti eta DJ Tobalekin jarraituko du kontzertuaren ostean.

Antolatzaileek KARKARAri egindako adierazpenen arabera, jaialdiaren helburua ez da dirua irabaztea, baizik eta herri mailan giro pixka bat jartzea, eta erakustea OSTn gauzak egiten direla. Horregatik herritar guztiei zabaldu nahi diete festarako gonbidapena. Jaialdian parte hartu nahi dutenek Surf taldearen egoitzan edo Kabi tabernan dute horretarako aukera hilaren 13ra bitartean. 10€-ren truke afaria eta bi edari eskainiko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, euri arriskua balego bertan behera geratuko litzake jaialdia.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!